
Identitarteak
Gilkitxaro taldearen lan berria da Identitarteak antzezlana. 25 urte bete ostean beren buruei nor eta zer diren galdetzen diete oraindik. Beti ere komediatik eta jolasetik planteatzen dituzte zalantzak. Beti ere ikuslearengandik gertu eta kabareta laztanduz botatzen dituzte galderak.
Ane Zabala eta Galder Perez aktoreak Aitor GarcÃa de Vicuña (Gartxito) musikariarekin batera agertuko dira taula gainean. Identitateen gaineko galdera berri eta zaharrekin jolasten jarraitzeko asmotan agertuko dira, beren identitateak eraiki eta deseraikitzera jolastuko dira testua, musika eta performancea nahasten dituen lanean. Lutxo Egia idazlearen testua da abiapuntua.