ALPERRAK, TUNANTEAK ETA MALEANTEAK
Gilkitxaro

Fitxa artistikoa
Testua: Galder Perez
Dramaturgia eta zuzendaritza: Gilkitxaro
Antzezleak: Ane Zabala, Galder Perez, Aitor García de Vicuña (Gartxito)
Musika: Aitor García de Vicuña
Banaketa: Taula
Produzioa: Gilkitxaro
Laguntzaileak: Lautan Hiru Jaialdia | Euskaltzaindia + Bira Kulturgunea, Garaion sorgingunea & Dana Sormen espazioa
Pili, Mili eta Willi exiliatutako hiru inurri dira. Normalitatera bidaia egin nahi izango dute, derrigorrezko lanik ez dagoen lekura ihesaldia, ustezko paradisura, alegia. Baina normalitatea, formalitatea omen da, kondena. Hiru inurri hauek pertsonen bizimodua demasekoa dela pentsatu izan dute beti. Ospa egindako intsektuek idealizatuta dute bi hanketako ugaztunen unibertsoa. Baina gizakion mundura iritsi bezain pronto aurreiritzi guztiak eroriko zaizkie.
Agenda




