HIL DA JAINKOSA
Bibitxa Kolektiboa

Fitxa artistikoa
Testua: Ainhoa Etxebarria Gomez
Dramaturgia eta zuzendaritza: Ainhoa Etxebarria Gomez eta Nerea Gartzia Gartzia
Antzezleak: Ainhoa Etxebarria Gomez eta Nerea Gartzia Gartzia
Argiztapena: Altxatune
Soinu espazioa: Altxatune
Jantziak: Nelez
Elementu eszenikoak: Lorak Esther
Kartela: Ainhoa Etxebarria Etxebarria
Kudeaketa: Taula
Ongi etorri zuen “bizitzako hiletara”. Bai, denok hilko gara noizbait. Gaur egun, gure bizitza osoa kontrolatzen saiatzen gara, eta heriotzak ere ez dio gure egozentrismoari ihes egiten: agurra gure neurrira diseinatu nahi dugu, inork ezer desegokirik ez esatea, eta edozein txikikeri kontrolpean izan nahi dugu. Gogoratuak izan nahi dugulako, aztarna utzi nahi dugulako, eta azken finean bakarrik behin hilko garelako. Barre eta hausnarketa artean, bi emakumek tradizioak zalantzan jartzen dituzte eta, azkenean, gure ondarearekin gehiegi obsesionatuta ote gauden galdetzen diote haien buruari. Eta galdera handia airean geratzen da: nolakoa izan behar da hileta perfektua?
Agenda
Maiatzak 9 de mayo 2024
Errose Bustintza kultur gunea (Mañari)
Abuztuak 30 de agosto
Uhagon kultur gunea (Markina)



