LA CASA

Fitxa artistikoa

Testua: Itxaso Larrinaga & Leticia Ramos
Zuzendaritza: Markel Ganboa
Antzezleak : Markel Vazquez, Irati Herreros, Gontzal Royuela, Josu Iriarte & Izar Pizarro
Argiztapena: Juanjo Pérez
Soinu espazioa: Diego A. Collat
Jantziak: Maite Lopez
Ekoizpena: Taula
Kolaborazioa: Durangoko udala, Andragunea & San Agustin kultur gunea

LA CASA telebista espainiarreko ikus-entzule gehien dituen realitya da. Lehiakideek, galera bat izan duten familiek, asteak daramatzate dolua pasatzen. Aurreko denboraldian, Felix familiak maila altua utzi zuen. Edizio honetan Albatarrak indartsu etorriko dira. Espero duzuen lehiaketaren mailan egongo al dira? Elkarri aurre egiteko gai izango al dira? Zenbateraino irabazi nahi dute?

Alba anai-arrebekin 24 orduz egongo gara zuzenean eta Egilearekin batera ez dugu egunerokotasunaren xehetasunik galduko. Alejandrok, Martinek, Angustiasek eta Magdalenak postaleko familia bat dirudite. Zein sekretu ilun ezkutatzen dute? Entzierroa, alkohola, reggaetoia, antzinako gorrotoak, bihotz hautsiak, Lorcaren bertsoak eta presio mediatikoa… Jarri eroso eta hartu txupito bat edizio honek merezi du eta!

Agenda

Ekainak 6 de junio · 20:00
San Agustin kultur gunea (Durango)

eu
Cookie Consent Banner by Real Cookie Banner