Taulak erregidoreak kontratatzeko lan-deialdia zabaldu du
Eskaintzen da:
- Proiektu artistiko desberdinetan lan egitea.
- Taula enpresaren prezioak araututako lanpostu bat.
- Lantalde gazte eta dinamiko batean parte hartzea.
- Ekintza desberdinetan aritzea.
Ezaugarriak:
Ekitaldi desberdinetan erregidore lanak:
- Aurreko prestaketa lanak ekitaldian bertan
- Muntai eta desmuntai lanetan lagundu
- Ekitaldiaren zaintza
- Atezain lana
- Prebentzioa
Eskatzen da:
- Euskaraz eta gazteleraz hitz egiteko gaitasuna.
- Lan taldean lan egiteko trebetasuna: malgutasuna, proaktibitatea eta ardurak hartzeko gaitasuna.
- Malgutasuna: ordutegi eta mugikortasun geografikoa.
Baloratuko da:
- Ekimen propioak autonomiaz garatzeko gaitasuna.
- Antolaketarako gaitasuna.
- Harremanetarako gaitasuna.
- Durangaldekoa izatea edo eskualdeko ezagutza izatea.
- Gidabaimena izatea
- Titulu gehigarriak izatea lanposturako
Aukeraketa prozesua
Hauek izango dira prozesuan kontuan hartu izateko hainbat data:
- Curriculumen bidalketa, uztailaren 5a arte.
- Elkarrizketa nork egin behar duenaren jakinarazpena, uztailaren 10ean (gehienez)
- Elkarrizketak uztailean izango dira
Kurrikulumak kudeaketa@taula.eus helbidera bidali behar dira.

