KOMUNIKAZIO ARDURADUN BILA GABILTZA

Taulak bulegoko lanetarako komunikazio arduradun lan-deialdia zabaldu du

Bete beharreko funtzioak:

  • Arloaren kudeaketa eta koordinazioa
  • Sare sozialen kudeaketa
  • Webgunearen mantenua
  • Ikus entzunezko edukiak eta proiektuak sortzea
  • Taulako proiektu desberdinen diseinu eta difusioa
  • Barneko zein kanpoko komunikazio estrategia garatzea

Eskatzen da:

  • Bideogintzako eta argazkigintzako ezagutza
  • Diseinu grafiko eta webguneak kudeaktzeko ezagutza
  • Euskaraz aritzeko gaitasuna idatziz eta ahozkoan. (B2tik aurrera)
  • Lan taldean lan egiteko trebetasuna: malgutasuna, pro aktibitatea eta ardurak hartzeko gaitasuna.
  • Komunikazio arloan esperientzia izatea

Eskaintzen da:

  • Lanaldi partziala (%30)
  • Lanpostua Durangoko bulegoan garatuko da presentzialki.
  • Lantalde dinamiko batean parte hartzea.
  • Ekintza eta proiektu desberdinetan aritu eta ezagutzea.

Baloratuko da: 

  • Proiektuak autonomiaz garatzeko gaitasuna.
  • Antolaketarako gaitasuna.
  • Harremanetarako gaitasuna.
  • Durangaldekoa izatea edo eskualdeko ezagutza izatea.
  • Gidabaimena izatea
  • Ikus entzunezkoen edo ekoizpeneko ikasketak egin izana edo egiten egotea

Aukeraketa prozesua

Egutegiaren eguneratzea (2026/09/17): Elkarrizketen eta laneratzearen datak egokitu ditugu harrera-prozesua eta harrerako prestakuntza modu lasaiagoan egiteko. Hautagaien aurreko bidalketek balio osoa izaten jarraitzen dute.

Hauek izango dira prozesuan kontuan hartu izateko hainbat data:

  • Kurrikulumen bidalketa, irailaren 21a arte (eguerdiko 12.00ak arte).
  • Elkarrizketa nork egin behar duenaren jakinarazpena, irailaren 24ean (gehienez)
  • Elkarrizketak irailak 22 eta 24 bitartean.
  • Lanean aritzeko hautatuaren jakinarazpena, irailak 25ean
  • Lanean hasteko data urriak 1

Kurrikulumak kudeaketa@taula.eus helbidera bidali behar dira.

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

eu
Cookie Consent Banner by Real Cookie Banner